Sektorea duela 50 urte

 

Historiaurretik hasita ezagutzen da gizakiaren eta erlearen arteko harremana (aipatzekoak dira Bicorp kobazuloan, Valentzian, aurkitutako labar-pinturak, horren lekuko). Hurbilagora etorrita, garai batzuetan eztia izan da gozagarri ezagun bakarra. Eta janariak kontserbatzeko ere erabili izan da eztia.

 

Nafarroara hurbilduz, eta duela ez hainbeste urte, iparraldeko mendietako baserrietan erlauntzak ezartzen ziren ganbarako balkoi edo leihoetan, etxean kontsumitzeko eztia eta argizaria produzitzeko. Argizaria argi egiteko eta zurezko altzariak tratatzeko erabiltzen zen. Nafarroako beste eskualde batzuetan "abejeras" izeneko eraikuntza batzuetan kokatzen ziren erlategiak: estalpe baten azpian erlauntz gisa ontzi luze batzuk jartzen ziren, gehienetan zilindrikoak; aurretik erleak atera eta sartzeko zuloa zuten (ataka), eta atzetik erlezainak lan egiteko pasillo bat zegoen.

 

colmena de ramas tejidas Etxalar
 
 
Aihenekin egindako erlauntzak (kofoinak) Etxalarren

Leku gehienetan erlauntza "laukigabea" erabiltzen zen, hau da, koadro mugikorrik gabekoa; horrela, eztia ateratzen zen bakoitzean abarasken erdiak kentzen ziren, beste erdiak hurrengo urterako utziz. Erleari kalte handia egiten zitzaion. Erlauntz "laukiduna" (koadro mugikorrez hornitua) erabiltzen zenean, ia beti Layens modelokoa izaten zen, erlauntz etzana, koadroak eskerrerantz eta eskuinerantz gehitzen zaizkiona. Kutxa luze baten gisakoa da, eta 16 koadro ere eduki ditzakete. Erlauntz hauek egokiak dira transhumantzia egiteko.

Ez zitzaien ardura gehiegi jartzen erlauntzei, eta erlezaintzari buruzko ezagutza teknikoak oso urriak ziren. Erlauntz berriak basa erlekumeekin osatzen ziren. Aipatzekoa da Foru Zuzenbideko Erregelamenduan, 1943ko abuztuaren 15ekoan, erlekumeei buruz esaten dena:

 

  • Artículo 8º. El dueño de los enjambres podrá perseguirlo en finca rústica ajena a un cercado, con la obligación de pagar al propietario los daños que le irroguen.
  • Artículo 9ª. Si el dueño del enjambre no hiciere acto de presencia en el fundo ajeno en el primer día de haberse posado en él pierde su derecho sobre el mismo, a no ser que hubiere sido cogido en vaso venturero o se demostrase haber entrado en otro colmenar, en cuyo caso sigue siendo propiedad del dueño del apiario de que aquel salió, si así se comprueba y sin más obligación que devolver otro vaso igual al propietario del venturero o apiario en que el enjambre se cobijó.
  • Artículo 10. Las colmenas nullius que se hallaren en despoblado o carecieren de dueño conocido, pertenecerán a quien las ocupe siempre que las utilice.
  • Artículo 12. Bajo multa administrativa de 25 a 125 pesetas queda prohibido poner ventureros o cajas coge enjambres a menor distancia de 1.000 metros de un abejar cualquiera (esta misma prohibición actualizada en 1.963 eleva la cuantía de la multa a 500-1.000 pesetas).

Nafarroako Foru Zuzenbideko artikulu hauek ongi adierazten dute nolako garrantzia izan zuen garai batean erlauntzak edukitzeak. Nahiko arrunta zen erlekume-garaian norbait guardian egotea, askotan umeak, erlauntzen inguruan, erlekumeren bat ateratzen bazen abisua emateko. Pentsatzekoa da eztabaidak ere ez zirela faltako erlekumeen jabetzaren inguruan.

Abejar en Tafalla
   Erlategia Tafallan