Gure ezti-erlea

 

Erlea intsektu oso onuragarria da nekazaritzarentzat eta ingurunearentzat. Soro eta mendietako landareen polinizatzaile nagusia da, haizea bera baino eta gainerako animaliak baino eraginkorragoa. Gainera behar-beharrezkoak ditugun zenbait produktu ematen dizkigu, hala nola, eztia eta argizaria.

 

Azken urteetan beherakada nabarmena ari da jasaten erle-populazioa, de barroa bezalako gaitz larriengatik, dela beste zenbait faktoreren eraginez, adibidez, erleak ezinbesteko duen flora xahutzen ari den giza eraginarengatik.

 

Eta horrela, gero eta erle gutxiago ikusten dira gure soro eta basoetan hegan; hortik datoz ondorio negatiboak: uzta-gutxitzeak, arbolen garapenean eta soroetako laboreetan.

 

Arazo honen aurrean, ikerketa-lan garrantzizkoak ari dira burutzen Europa mailan, erle-populazioak aztertuz eta haien desagertzearen atzean egon daitezkeen kausa desberdinak bilatuz.