Elkartea


 APIDENA, Nafarroako Erlezainak, irabazi asmorik gabeko elkartea da; erlezainei eztigintzan behar dituzten zerbitzuak eskaintzeko sortu zen, eta erlezaintzari buruzko informazioak eta trebakuntza eskaintzen dizkie. ERLEKOI marka patentatua dauka, Nafarroako Artisau Janariak kalitate-markaren barnean.

 

Bere jardunaren bitartez, APIDENAk kalitatezko eztia sustatu nahi du Nafarroan, kontsumitzailea sentsibilizatuz eta erleek ingurunean duten garrantzia ezagutzera emanez. Eztia produktu biologiko oso konplexua da, eta  bere nutrizio-osagaiak jatorri-floraren, zonaren eta klimaren arabera aldatzen dira. Hau da APIDENAk ekoitzitako eztiaren (Reyno Gourmet -Alimentos Artesanos de Navarra kalitate-markakoa) ezaugarririk garrantzizkoena, beste ezti industrialekin konparatuz: inoiz ez dela 37ºC-tik gora berotzen. Beste ezti asko, ordea, 65-75ºC-raino berotzen dira, kristaliza ez daitezen; eta, horrela, eztiaren ezaugarri on gehienak galtzen dira. 

 

socios Apidena       Eobanos