Erle beltzaren populazioak

 

Polinizazio-eragile nagusia izanik, ekosistemen kontserbazioan eta garapenean garrantzia du erleak. Urte askotan zehar animaliaren eta bizi den ingurunearen arteko harremanak arraza eta ekotipo berrien agerpena eragiten du; hauen ezaugarriak banaketa geografikoaren araberakoak izaten dira, eta horregatik deitzen zaie arraza geografikoak.

Erlearen arraza geografiko bakoitza bizi den eskualdeko klimara moldatuta egoten da; gainera, arraza bereko populazio lokalek ere izan ditzakete horrelako moldaketak,  ekotipoak sortuz.

Ingurunera moldatzeak esan nahi du erlauntzaren urteko ziklo biologikoa sinkronismoan dagoela urteko ziklo klimatikoarekin eta ziklo fenologikoarekin, hau da, eskualdeko landare ezti-emaileen loraketarekin.

Horrela bada, erlezaintzan ingurunera ondo moldatuta egoteak duen garrantzia dela eta, garrantzitsua da informazio hori duen material genetikoa ondo zaintzea; eta, ahal bada, ezaugarri onenak aukeratzea.

Gainera, polinizazio-eragile nagusia izanik, erlea ingurunera ondo moldatuta egoteak eragin zuzena izango du eskualdeko ekosistemen eta laborantzaren garapenean.

Azken urteetan planetako biodibertsitatearen gutxitzeaz kezkatuta, tokian tokiko arrazak berreskuratu eta kontserbatzeko ahaleginak egiten dira, eta Apis mellifera ezti-erlea ere horien artean dago.

Azken hamarkadan bertako erle beltzari kalte genetiko handia egiten diote atzerriko erle-arrazen inportazioak, ekosisteman nolako eragina izango duten kontuan izan gabe egiten direnak. Gainera, inportazio horrek kolonia hibridoen hedapen bizkorra dakar (erlezaintzan, bestelako abelazkuntza arloetan ez bezala, ezin da kontrolatu basa-erlekumeetako edo erlategietako erlekumeetako emeen estaltzea).

Erlezain elkarteen asmoa da eskualdean berezko diren erle-populazioak mantentzea, hau da, tokian tokiko populazioen basatasuna eta moldatze ona daukan informazio genetikoa zaintzea.

Bertara iristeko zailtasunak dituzten lekuei esker, eta erlezain batzuk egin duten kontserbazio-lanari esker, badaude oraindik ekosistemara ondo moldatutako aberastasun genetikoa duten gordetegi batzuk, kontserbaziorako baliagarri zaizkigunak.

Nafarroako erle beltzaren populazioen ezaugarriak ikertzeko itxuraz hibridaziorik ez dagoen leku horietan bildu dira laginak. Horrela, gure lurraldean kontserbatu diren erle-populazioei buruzko informazioa bildu da, zeina baita Apis mellifera iberica (beste bi erle motaren, Europako Apis mellifera mellifera eta Afrikako Apis mellifera intermisa erlearen nahastez sortua)

 

Nafarroak ikerketarako eskaintzen duen aukera ona

Nafarroako kokapen geografiko berezian Europako bi eskualde biogeografiko nagusiek (Atlantikoak eta Mediterraneoak) topo egiten dute. Topografia menditsuari esker, erle-kolonien eboluzio askea errazten da (erlekumeen joan-etorria, gurutzatze genetikoak, gaixotasunen kutsatzeak eta abar).

Eskualdeak eskaintzen duen baldintza ekologikoen aberastasun honi esker, erle-populazioetan ingurunerako moldatze espezifikoak eragin dituzte, eta ekotipo desberdinak sortu dira; horrela, eskualde ez hain handi honetan posible da erle beltzari buruzko material genetiko ugaria biltzea.

Nafarroako erlezaintza-sektorean ustiategi txiki ugari dago, eta ustiategi handi gutxi. Gehienak afizionatuak izanik, alderdi produktiboa ez da hain garrantzizkoa, eta horregatik aukera ona dago haien bitartez  bertako erlearen berreskuratzea, kontserbazioa eta hobekuntza sustatzeko.

Oraindik kontserbatzen dira ingurunera ondo moldatutako aldakortasun genetikoa duten erle-populazioak, kontserbaziorako gaia eskaintzen digutenak.

Nafarroako erle beltzaren populazioen karakterizazioa ezartzeko egin den ikerketa-lanerako itxuraz hibridaziorik ez duten populazio horietan hartu dira laginak.

Horrela, gure lurraldeko erle beltzaren populazioei buruzko informazio genetikoa bildu da; erle hau  Apis mellifera iberica espeziekoa da (Apis mellifera mellifera europarraren eta Apis mellifera intermisa afrikarraren nahastez sortua).

Transhumantziak ez du garrantzi handirik hemen, eta ez dago erlezain profesionalik bestelako arraza edo hibridoekin lan egiten duenik. Ondorioz, transhumantziak ez du eragin kaltegarri handirik ekarri, Europako beste leku batzuetan bezala. Gure ustez, erlezain nafar gehienek patxaran lan egin nahi dute, zaintza minimoa eskatzen duen bertako erle naturalarekin.

Bertako erle beltza, oso basotarra, da horrelako erlezainentzat egokiena. Eztia ematen du modu erregularrean, zaintza minimoekin. beraz, erle beltza da egokiena erlezain gehienentzat.