Erlezaintza Nafarroan
Nafarroan urtero 200-300 ezti-tona produzitzen dira, baina kontsumoa ez da iristen pertsonako kilo erdira. Administrazioak eztiaren kontsumoa bultzatu behar luke, frutarekin eta barazkiekin egiten duen bezala.
Ezti mota asko produzitzen diren arren (gaztainarena, akaziarena, erromeroarena...), garrantzitsuenak bi dira: erromeroarena hegoaldean eta txilarrarena iparraldean.
Erlezaintza tradizionalean, Mendialdeko zonan zumez eta kanaberaz egindako ontzia, bekorotzez edo lokatzez estalia, erabiltzen zen erlauntz gisa, erleak eguraldi txarretik babesteko. Gainerako eskualdeetan, Enciclopedia Navarra-n ikus daitekeenez, harrizko erlauntzak erabiltzen ziren. Gaur egun, "koadro mugikordun erlauntzak" erabiltzen dira, batez ere Estatu Batuetan sortutako Langstroth izenekoa.
Erlea txikori-belarraren polena biltzen |
|
Erlea izpiliku minaren nektarra biltzen |