Erlezaintza Eskola

 

Erlezaintza ikastaroak izan ziren lehen ikasgaiak Granja Agrícola eskolan, 1927 inguruan, Nafarroan oso hedatua baitzen abeltzaintzako jarduera hau, eta modernizazio premia handikoa. Era guztietako ikasleak antolatu ziren: nekazari, maisu eta maistra, apaizgai, soldadua, bidezain, basozain; eta gainera ikastaro orokorrak erlezain afizionatuentzat.

Gainera ikastaroa egiten zuten peoi bidezainei erlezaintzako ekipo osoa ematen zitzaien, eta bekak sortu ziren maisu eta maistrentzat, eta hauei eskola inguruan erlategi txiki bat ezartzen zitzaien bi erlauntzekin, eta haien zaintzarako beharrezko material guztiarekin. Horrela, Nafarroako ikasle guztiengan erleenganako afizioa sustatu nahi zen.

Escuela apicultura (ed.-1932)

 

1927tik 1943ra bitartean 56 ikastaro eman ziren, 921 ikaslerentzat. Gainera, 37 eskola-erlategi eraiki ziren Nafarroako herrietan barna. Nafarroa bilakatu zen garai haietan espezialitate honetako aldizkari profesionalen harpidedun gehien zuen eskualdea, eta lurralde osoan zehar ugaritu ziren koadro mugikordun erlauntzaz osatutako erlategiak.

 

(Informazio-iturria: “Servicios agrícolas y pecuarios de Navarra” (1944), Daniel Nagorek idatzitako liburua)