Nafarroako erlea

 

Erlea intsektu oso onuragarria da nekazaritzarentzat eta ingurunearentzat. Soro eta mendietako landareen polinizatzaile nagusia da, haizea bera baino eta gainerako animaliak baino eraginkorragoa. Gainera behar-beharrezkoak ditugun zenbait produktu ematen dizkigu, hala nola, eztia eta argizaria.

Azken urteetan beherakada nabarmena ari da jasaten erle-populazioa, de barroa bezalako gaitz larriengatik, dela beste zenbait faktoreren eraginez, adibidez, erleak ezinbesteko duen flora xahutzen ari den giza eraginarengatik.

Eta horrela, gero eta erle gutxiago ikusten dira gure soro eta basoetan hegan; hortik datoz ondorio negatiboak: uzta-gutxitzeak, arbolen garapenean eta soroetako laboreetan.

Arazo honen aurrean, ikerketa-lan garrantzizkoak ari dira burutzen Europa mailan, erle-populazioak aztertuz eta haien desagertzearen atzean egon daitezkeen kausa desberdinak bilatuz.

Nafarroan APIDENA Erlezain Elkarteak sustatuta populazioen karakterizazio genetiko eta molekularra ikertu da. Eduardo Pérez de Obanos, APIDENAko albaitari teknikaria, izan da Ikerketaren egile eta gidaria.

Arrazen hibridazio posiblerik ba ote zegoen egiaztatzea zen asmoa, eta ikustea ea nola dagoen genetikoki adaptatuta bizi den eskualdera. Izan ere, adaptazio eta erresistentzia egokiak beharrezkoak baitira erlauntzen biziraupenerako.

Bestalde, azpimarratzekoa da Nafarroako ingurunea ezin hobea dela aldaketa eta moldaketa posibleak ikertzeko, topografia menditsua duelako, batetik, eta Espainiako bi bioklima nagusien topaleku delako, bestetik: Atlantikoa eta Mediterraneoa.

Gure erleak nekazaritzarako ezinbestekoak diren lankideak direnez, ondo ezagutu behar ditugu. Horretarako argitaratu da Nafarroako erleari, erle beltzari, buruzko ikerketa hau.

Ikerketaren dokumentu osoa Dokumentazioa menuan dago eskuragarri:

 La abeja melífera de Navarra. Estudio de las poblaciones: Caracterización molecular y genética