Apidenaren hastapenak
Gaur egun APIDENA izenez ezagutzen den elkartea APINA izenarekin sortu zen 1984ko abuztuaren 2an. 1985eko maiatzerako bazituen 105 bazkide, eta urteko kuota 1.000 pezetakoa zen. Garai hartan, Nafarroan 300 erlezain zeudela kalkulatzen da, edukiz bakoitzak batez beste 10-12 erlauntz. Hala ere, baziren gutxi batzuk erlezaintzara erabat dedikatzen zirenak, eta 600-800 erlauntz zituztenak.
APINAren bilerak hilabeteko lehen astelehenean egiten ziren, Milagrosako Auzo Elkartearen egoitzan.
1988ko urtean 200 bazkide zituen APIDENAk.
Hurrengo urtean, 1989an, Bartolome de Carranzako lokalak inauguratu zituen (etxabe hori Iruñako Udalak enkantera atera zuen 1987an, eta Elkarteak 1.902.288 pezetan erosi zuen)
Vida Apícola aldizkariak 1988ko urtarril-otsaileko alean Varroa izeneko gaitz baten berri eman zuen, esanez gaitza Espainiako ia bazter guztietara hedatua zela, probintzia gutxi batzuk izan ezik (Pontevedra, Valladolid, Palencia eta Nafarroa). Hala ere, Nafarroako erlategiak ikertu ondoren, akaroa bertara ere iritsia zela egiaztatu zen, eta hala adierazi zien APIDENAk bere bazkideei urte horretako otsailaren 10ean.
275/1986 Foru Dekretuak, abenduaren 24koa, NAO 5. zk.an 1987ko urtarrilaren 12an argitaratua, Nafarroako Erle Ustiategien Erregistroa sortu zuen.